2011/04/12

Legazpi-Mirandaola

LH6.mailakoak Legazpin izan ginen apirilaren 8an. Bertan, Industria Iraultzaren gaiarekin lotuta,Legazpin industriaren garapena nolakoa izan zen eta aldi berean herriaren hazkundea nola gertatu zen erakutsi ziguten.
Herrian bertan garai bateko eskolako gela bat, kapila eta langileen etxe bat bisitatu genituen. Etxe jabeak sarrerako argazkitik eman zigun bere bizimoduaren berri. Ondoren, Mirandaolarainoko paseotxoa egin genuen eta han museoa eta ikus-entzuneko zentroa bisitatu genituen.
Bisita guztiak bukatutakoan, bazkaldu eta jolasean ibili ginen nahiz eguzkiak bazterrak kiskali. Baloiak uretara ihes egin zigun eta ausartenak uretan sartu eta berreskuratu zuten. Jolas tarte batean zenbait neskek txirikordak egiteko parada ere izan zuten.