2011/04/07

Korrika 17


Gaur abiatuko da Korrika Trebiñotik eta Euskal Herria zeharkatu ondoren, apirilaren 17an iritsiko da Donostiara. Guk auzoan euskararen egoera nolakoa den aztertu dugu eta hemen jaso ditugun emaitzak:

GALDEKIZUNA

GALDEKIZUNA PASATZEKO TOKIA: Donostia

ADINA: 8-84 urte tartea SEXUA: EMAKUMEAK: 27 / GIZONAK: 12

1.- NON JAIO ZINEN? EUSKAL HERRIAN: 37 / EUSKAL HERRITIK KANPO: 2


2.- EUSKARAZ BADAKIZU? BAI:30 / EZ :6 /IKASTEN ARI NAIZ:3

3.- EUSKARAZ HITZ EGITEN DUZU? ASKO :21 / NAHIKO:7 / GUTXI :7 EZER ERE EZ :4

GUTXI HITZ EGITEAREN ARRAZOIAK?

Erdaraz hobeto moldatzen naizelako.
Ingurukoek euskaraz ez dakitelako.
Gutxi dakidalako.
Erosoagoa zaidalako.

4.- NOREKIN HITZ EGITEN DUZU EUSKARAZ?

SEME-ALABEKIN: 12
LAGUNEKIN: 29
GURASOEKIN: 19
IRAKASLEEKIN: 21
DENDARIEKIN: 16
BESTEEKIN: 9

5.- EUSKARAREKIKO GEHIAGO EGIN DEZAKEZULA USTE AL DUZU? BAI: 30 / EZ:9

BAI BADA, ZER EGITEKO PREST?
Lehenengo hitza euskaraz egin.
Gehiago ikasi.
Ez dakienari erakutsi.
Praktikatu


EUSKALAKARIA AL DA? BAI: 27 / EZ:12