2011/04/29

Korrika Txikia 2010-2011

2011/04/14

Liburuaren eguna

Liburuaren eguna apirilaren 6an ospatu genuen. Ikasle eta irakasleen artean manifestua irakurri zen eta hizkuntza desberdinetan hainbat testu irakurri ziren.

Autobiografiak ingelesez

LH6.mailako ikasleak sutsu aritu dira beraien autobiografiak idazten eta argazkiez jantzita lan dotoreak osatu dituzte.Hona hemen muestra txiki bat:

2011/04/12

Legazpi-Mirandaola

LH6.mailakoak Legazpin izan ginen apirilaren 8an. Bertan, Industria Iraultzaren gaiarekin lotuta,Legazpin industriaren garapena nolakoa izan zen eta aldi berean herriaren hazkundea nola gertatu zen erakutsi ziguten.
Herrian bertan garai bateko eskolako gela bat, kapila eta langileen etxe bat bisitatu genituen. Etxe jabeak sarrerako argazkitik eman zigun bere bizimoduaren berri. Ondoren, Mirandaolarainoko paseotxoa egin genuen eta han museoa eta ikus-entzuneko zentroa bisitatu genituen.
Bisita guztiak bukatutakoan, bazkaldu eta jolasean ibili ginen nahiz eguzkiak bazterrak kiskali. Baloiak uretara ihes egin zigun eta ausartenak uretan sartu eta berreskuratu zuten. Jolas tarte batean zenbait neskek txirikordak egiteko parada ere izan zuten.

2011/04/11

Korrika Txikia


Korrika Txikia apirilaren 15ean ospatuko dugu. Goizeko 10:30tan beheko ikastetxearen ondoan, BM-ko parkearen ondoan, zain izango gara. Aurten euskalakari finen bezala Mikel Otegi eta Iker Martin izan dira aukeratuak LH5 eta 6. mailako ikasleen artean eta beraiek izango dute lekukoa eramateko ohorea.

2011/04/07

Korrika 17


Gaur abiatuko da Korrika TrebiƱotik eta Euskal Herria zeharkatu ondoren, apirilaren 17an iritsiko da Donostiara. Guk auzoan euskararen egoera nolakoa den aztertu dugu eta hemen jaso ditugun emaitzak:

GALDEKIZUNA

GALDEKIZUNA PASATZEKO TOKIA: Donostia

ADINA: 8-84 urte tartea SEXUA: EMAKUMEAK: 27 / GIZONAK: 12

1.- NON JAIO ZINEN? EUSKAL HERRIAN: 37 / EUSKAL HERRITIK KANPO: 2


2.- EUSKARAZ BADAKIZU? BAI:30 / EZ :6 /IKASTEN ARI NAIZ:3

3.- EUSKARAZ HITZ EGITEN DUZU? ASKO :21 / NAHIKO:7 / GUTXI :7 EZER ERE EZ :4

GUTXI HITZ EGITEAREN ARRAZOIAK?

Erdaraz hobeto moldatzen naizelako.
Ingurukoek euskaraz ez dakitelako.
Gutxi dakidalako.
Erosoagoa zaidalako.

4.- NOREKIN HITZ EGITEN DUZU EUSKARAZ?

SEME-ALABEKIN: 12
LAGUNEKIN: 29
GURASOEKIN: 19
IRAKASLEEKIN: 21
DENDARIEKIN: 16
BESTEEKIN: 9

5.- EUSKARAREKIKO GEHIAGO EGIN DEZAKEZULA USTE AL DUZU? BAI: 30 / EZ:9

BAI BADA, ZER EGITEKO PREST?
Lehenengo hitza euskaraz egin.
Gehiago ikasi.
Ez dakienari erakutsi.
Praktikatu


EUSKALAKARIA AL DA? BAI: 27 / EZ:12

2011/04/04

Gureak lantegira bisita