2011/03/05

Arbonies medikuarekin solasean

LH6. mailako ikasleak gorputza lantzen ari direnez, Arbonies medikua gonbidatu zuten ikastolara. Berarekin batera ohitura osasuntsuak landu zituzten eta egoera arriskutsuetan nola jokatu ere erakutsi zien. Hainbat tresna ekarri zituen eta ikasleek tresna hauek hartu eta neurketa desberdinak egin zituzten.