2011/03/30

Euskalkien inguruan

2011/03/24

LH-4. mailakoak Lurraskan

Martxoaren 22 eta 23an, LH-4.mailako ikasleak Lurraska baserri eskolan izan dira. Baserri hau Bizkaian kokatua dago, Ajangiz herriko Kanpantxu auzoan, Gernika ondo-ondoan hain zuzen. Bertan natura eta etxaberekin lotutako jarduerak egin dituzte, adibidez: animaliak zaindu, elikatu, azpiak garbitu... Tailerretan ere parte hartu dute.
Oheratu aurretik diskotekan dantza egiteko aukera izan dute. Kontatu digutenez, oso ondo pasa dute eta lekua gomendagarria da.

2011/03/22

LH6A-koen zenbait poema

2011/03/10

LH5C-koen poemak

LH5C-koek idatzitako poemak:

2011/03/08

LH5A-koek idatzitako poemak:

2011/03/07

Poemak

LH5B-koek idatzitako poemak:

2011/03/06

Mugikortasuna

LH5 eta 6. mailakoek udaletxeko arduradun batekin beraiek erabiltzen dituzten ohiko bideak aztertu zituzten, gero hobetzeko proposamenak egiteko. Proposamen hauek udaletxera helaraziko dira bideratuko dituzten asmoz. Hemen LH6A-koek eginiko azterketaren emaitza:

2011/03/05

Udalekuak


Urtero bezala, uda gerturatzen hasten denean, udaleku desberdinei buruzko hainbat informazio jasotzen dugu. Hau guztia zuei hel araztea zaila eta garestia suertatzen zaigunez, ikastolako sarreretan (bai goiko eta bai beheko ikastetxean)jasotzen ditugun eskaintzen berri izango duzue. Bertan azaltzen den informazioaz gain, beste zerbait gehiago beharko bazenute, zuzendaritzara jo.

Arbonies medikuarekin solasean

LH6. mailako ikasleak gorputza lantzen ari direnez, Arbonies medikua gonbidatu zuten ikastolara. Berarekin batera ohitura osasuntsuak landu zituzten eta egoera arriskutsuetan nola jokatu ere erakutsi zien. Hainbat tresna ekarri zituen eta ikasleek tresna hauek hartu eta neurketa desberdinak egin zituzten.

2011/03/04

Igerabideren bisitan

Igerabide bisitan izan zuten LH5. mailakoek otsailaren 23an. Aldez aurretik bere hainbat lan irakurri zituzten geletan eta poemagintzan saiatu ere egin ziren. Bisita egunean idazleak errezitatu eta irakurritako poemekin, igarkizunekin, ahokorapiloekin...gozatzeko aukera izan zuten. Gainera, saioa bukatutakoan sinadura eskatu zioten ilaran zintzo asko egonda.