2011/02/01

Santa Ageda bezpera


Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an, urteroko usadioari jarraituz, LHko ikasleak Santa Ageda koplak abestera irtengo dira. Goizeko 10:00ak inguruan beheko eta goiko ikasleak Benta Berriko kioskoan elkartuko dira eta bertan emango diote hasiera saioari. Ondoren, Luberrikoak bisitatuko dituzte. Hemen taldea bitan banatuko da eta auzoko egoitza eta txoko desberdinetan abestuko dute, trikitixa eta panderoaren laguntzaz giroa berotuz.
Arratsaldean, kaldereroen emanaldiaren ostean, frontoian abestuko dute berriz.