2011/02/10

Santa Ageda-2011

Danborrada-2011

Kaldereroak

2011/02/01

Kaldereroak


Kaldereroak izango ditugu bisitan otsailaren 4an. Zartagi eta lapikoen dizdirak mailuen hotsekin nahastuko dira, perla, lepoko eta auskalo zenbat apaingarrien artean.Arratsaldean egingo zaie harrera Antiguako frontoian.

Santa Ageda bezpera


Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an, urteroko usadioari jarraituz, LHko ikasleak Santa Ageda koplak abestera irtengo dira. Goizeko 10:00ak inguruan beheko eta goiko ikasleak Benta Berriko kioskoan elkartuko dira eta bertan emango diote hasiera saioari. Ondoren, Luberrikoak bisitatuko dituzte. Hemen taldea bitan banatuko da eta auzoko egoitza eta txoko desberdinetan abestuko dute, trikitixa eta panderoaren laguntzaz giroa berotuz.
Arratsaldean, kaldereroen emanaldiaren ostean, frontoian abestuko dute berriz.