2011/01/17

San Sebastian eguna



Danbor hotsek Antiguoko bazter guztiak betetzeko egun gutxi falta dira. Beheko ikastetxean Haur Hezkuntzako ikasleak ere gogoz dabiltza entseiu lanetan eta dena prest dute asteazken arratsalderako. Animo!!! Han izango gara beste ikasle eta irakasle guztiak giroa berotze aldera.
Ostegunean, berriz, ikastolako 5. mailako ikasleak eta gurasoak aterako dira. Prest ditugu argazki kamara eta beharrezko tramankulu guztiak emanaldi guztiak dotore gordetzeko. Xuxen ibili eta disfrutatu jai hauetan!!!