2011/01/28

Bigarren hiruhilekoa


2010-2011 ikasturteko bigarren hiruhilekoa luze samarra denez, apur bat moztea eta hiruhilekoak parekatzea erabaki dugu. Ondorioz, 2. ebaluazioko txostena martxoaren 25ean jasoko duzue.

Jakintza - Luberri


Otsailak 1ean Luberriko arduradunekin bilera izango da arratsaldeko 17:30tan. LH-6ko guraso guztiak konbidatuta zaudete. Bertan DBH-ri buruzko azalpenak emango dira eta ikastetxearen antolakuntzari buruz hitz egingo da.
Otsailak 5ean ateak zabalik eguna ospatuko dute goizeko 10:00etan.

Matrikulazioa



Matrikulazio epea zabalik da urtarrilaren 31tik otsailaren 11 bitartean.
Otsailaren 2an izena ematen duten ikasle berrien gurasoekin bilera egingo da ikastola ezagutzera emateko.

2011/01/17

San Sebastian eguna



Danbor hotsek Antiguoko bazter guztiak betetzeko egun gutxi falta dira. Beheko ikastetxean Haur Hezkuntzako ikasleak ere gogoz dabiltza entseiu lanetan eta dena prest dute asteazken arratsalderako. Animo!!! Han izango gara beste ikasle eta irakasle guztiak giroa berotze aldera.
Ostegunean, berriz, ikastolako 5. mailako ikasleak eta gurasoak aterako dira. Prest ditugu argazki kamara eta beharrezko tramankulu guztiak emanaldi guztiak dotore gordetzeko. Xuxen ibili eta disfrutatu jai hauetan!!!