2011/12/22

GABONAK



Jakintza ikastolatik, eguberri eta urte berri on opa dizuegu.
Gabonetako mezua entzuteko klikatu play ikonoari! MILESKER!


efectos de fotos

MARI DOMINGIK EMAN ZIGUN GUTUNA IDATZI ETA POSTONTZIRA ERAMAN GENUEN.
SEGURU OLENTZEROK IRAKURRIKO DITUELA, TXINTXOAK IZAN GARA ETA!!!
Aurten ere, MARI DOMINGI etorri zaigu gure ikastolako txikiak agurtzera.
play sakatu, milesker!
,



2011/12/20

SANTO TOMAS

Nahiz eta eguraldi txarra eduki gaur, txistorra goxo eta beroa prestatu eta dastatu dugu, Santo tomas egunari hasiera emateko asmoz.


2011/12/16

EGUBERRIAK

Aurten ere, MARI DOMINGI etorri zaigu gure ikastolako txikiak agurtzera.
play sakatu, milesker!



2011/12/15

EUSKARAREN EGUNA

Graffiti lehiaketa bat antolatu dugu, euskararen eguna abenduaren 3an dela eta.
Txapeldunak web orrian jarriko ditugu. 
Lema: EUSKERA.

2011/12/14

KIROLEN JARDUNALDIA

kiroletako arduradunaren e maila honako hau duzue behar izan ezkero:
                            enekojakintza@hotmail.com


2011/12/12

NUESTROS CUENTOS

LH 4B koek gazteleran egindako ipuinak:

2011/12/07

KIROLEN JARDUNALDIA

kiroletako arduradunaren e maila honako hau duzue behar izan ezkero:
                            enekojakintza@hotmail.com


2011/12/01

GURASO ELKARTEA

Guraso elkarteko e maila honako hau duzue behar izan ezkero: 

                   jakingurajakintza@gmail.com

2011/11/30

HH· koen IRTEERA

HH3 koen irteera polita daukazue ikusgai argazki-bideo montai honetan

2011/11/29

DANBORRADA

INFORMAZIOA:
Danborrada entseguetan aldaketa bat suertatu da.Abenduaren 17ko entseguaren hasiera ordua 16:00 izango da eta iraupena ordubete eta laurden, hau da 17:15tan bukatuko da.
Entseguen enlazea ikusteko, gure jaiak, danborrada.

KIROLEN JARDUNALDIA

Aste honetan kirol jarduerak ez daude, beraz "atsedenaldia".

2011/11/24

AZAROAK 26-6.JARDUNALDIA

2011/11/23

GRAFFITI LEHIAKETA



Graffiti lehiaketa bat antolatu dugu, euskararen eguna abenduaren 3an dela eta.
Txapeldunak web orrian jarriko ditugu. 
Lema: EUSKERA

2011/11/16

AZAROAK 19 - 5. JARDUNALDIA

2011/11/15

LH 5C

5.en mailako ikasleak ipuin polit batzuk landu dituzte:

2011/11/10

koordinatzailea: Eneko Urkiola (enekojakintza@hotmail.com)

AZAROAK 12  (4. JARDUNALDIA)

2011/11/08

LH 1eko IKASLEAK

LH 1eko ikasleak INGLESEKO klasean:




2011/2012ko informazioa

2011/2012ko URTEKO PLANA ikusi nahi izanez gero sakatu 11/12ko informazioa atalean.

2011/11/04

LH 5 B

Ikasleak unibertsoaren inguruan landu dituzten ipuinak.


2011/11/02

LH 6

IDAZLE KLASIKOAK:
    LH 6-ko ikasleek prestatu dituzten aurkezpen polit hauek, haur eta gazteentzat idatzi duten idazle klasikoen biografiak dira. Besteak beste, J.Verne, M,Twain, R,Kipling, R.L.Stewenson, J.London, D.Defoe, A.Lingren eta P. Zubizarreta! (beraiek sortutako pertsonaiak eta istorioak mundu osoan oso ezagunak dira.)









2011/10/30

Danborrada


JAKINGURA
         Jakintzako Guraso elkartea


DANBORRADA 2011/2012
Aurtengo danborradako entsaioak honako egun hauetan izango dira:
Los ensayos de la tamborrada serán los siguientes días y horas:
ABENDUAK   14 asteazkena            12:40 etan  (ordu bat) (1 hora)
Diciembre       15 osteguna                12:40 etan
                        16 ostirala                   12:40 etan
                        17 larunbata              16:00 etan (ordu t laurden)(1 1/4 horas)
                        19 astelehena             12:40 etan
                        20 asteartea               12:40 etan
                        22 osteguna                12:40etan

URTARRILAK  9 astelehena             12:40etan
Enero               10 asteartea             17:30 etan  (ordubete) (1 hora)
                         11 asteazkena           12:40etan

 13 ostirala               12:40etan          
 14 larunbata          16:00etan (ordu t´erdi) (1.1/2 horas)
 16 astelehena         12:40etan 
                          12 osteguna              12:40etan

Aurten, konturatuko zareten bezala, entseiu batzuk arratsaldez izango dira. Guztietara etortzea eta parte hartzea derrigorrezkoa da, bai eguerdietan eta bai arratsaldeetan egiten direnetara.
            Aldez  aurretik behar den denboraz lortu ahal izateko, jakinarazi nahi dizuegu danborrada egunean ikasleek eraman behar dituzten oinetakoak derrigorrez zapata beltzak izan behar direla.
OHARRA: Azken hiru egunetan, urtarrilak 13,14 eta 15ean kantinerek eta gastadoeek ere saioak izango dituzte.
            Como veis este año 3 de los ensayos serán por la tarde. Es obligatorio venir y participar en todos los ensayos.
            Con el fin de que podáis adquirirlos con la debida antelación, queremos haceros saber que el calzado a utilizar por los participantes de día de la tamborrada deberá ser obligatoriamente zapatos negros.
                                                                       HAUR DANBORRADA BATZORDEA

2011/10/06

2011-2012 ikasturtea martxan


Lanean murgilduta berriro. Denok, ikasle eta irakasleok, hasita gaude eguneroko lanean, aurten ere pila bat ikasteko asmoz.

Hasierako egunak ez dira errazak izan, denoi kostatzen zaigu etxeko lasaitasuna utzita, eskolako martxara egokitzea, batez ere txikienei. Baina dagoeneko, ez da ia negarrik entzuten beheko ikastetxeko pasilloetan eta goiko ikastolan ere dena arin doa, ondo koipeztatutako makina bat bezala.

Hemen aurkituko duzue ordutegia eta egutegiaren informazioa

2011/06/14

Jaialdia 2010-2011

2011/06/06

Abesbatzakoen saioa


Ekainaren 3an saio bikaina eskaini ziguten abesbatzakoek. Euskal abestiak eta Afrikako doinuak eskaintzeaz gain, ingelesez ere aritu ziren kantuan.






Artista jendea


Jakintza ikastolan artistez inguraturik gaude. Azken izarra Ane Gurrutxaga izan da. Txirain elkarteak urtero antolatzen duen ipuin lehiaketan hirugarren saria jaso du. ZORIONAK!!!!

Kurtso bukaerako festa




Ekainaren 11an festa mundiala ospatuko dugu:

GOIZEAN
KIROLA
9.45 5. eta 6.mailako ikasleak.
10.45 2., 3. eta 4. mailako ikasleak.
Trebetasuna neurtzeko kirol probak egingo dira.
Sariak parte hartzen duten guztientzat izango dira.
11.30 KROSA – Alebinak, 5. eta 6. mailako neska-mutilak.
11.45 KROSA – Benjaminak, 2., 3. eta 4. mailako neska-mutilak.
ARRATSALDEAN
JAIALDIA
16.30 Ikastola irekiko da.
17.00 Haurrek eskainitako jaialdia.
“JOSE IGNACIO VITORIA” marrazki lehiaketaren sari banaketa.
18.30 Gimnasioan ikasleek egindako esku-lanen erakusketa.
19.00 Afari-merienda (sardina erreak, txorizoa, solomoa, edariak…).
ETOR ZAITEZ ETA PARTE HAR EZAZU!!

2011/06/02

Uzturre 2010-2011

Eguraldi txarrari aurre eginez mendian gora. Gailurrera iristean postontzia jarri zuten.
Argazkiaren gainean klikatu!

2011/05/24

LH4. mailakoak landare artean



















LH5ekoak Ordizia eta Ezkion

LH5-eko ikasleak Ordizian izan ziren erosketak egiten. Kalitatea - prezioa erlazio zorrotz aztertu ondoren, bazkaltzeko garaian jateko postrea erosi zuten. Handik Ezkiora joan ziren Igartubeiti baserria ikustera eta azkenik, Olaberriara. Ederki ibili ziren.



2011/05/17

Jakintzatruk


Etxea txiki gelditu zaizkizuen erropa, oinetako... betea duzula, edo jada erabiltzen ez dituzuen jostailuak, liburuak... baztertuta dituzuela txoko batean, hau da zuen aukera: JAKINTZATRUK!!
Doan eskaintzeko edo trukean emateko duzuen horren berri eman ezazue horretarako ikastolan prestatu dugun arbelean eta zorte on!!!

2011/05/16

Koldo Mitxelena Eskolarteko Literatur Lehiaketa


Aurten XXII. Eskolarteko Literatur Lehiaketa ospatu da eta bertan 1708 ikaslek parte hartu dute sail desberdinetan. Gure ikastolako hainbat ikasle saiatu dira eta lan txukunak aurkeztu dituzte. Saiakerak saria izaten duela eta, aurtengoan Maite Erraztik ipuinean eta Aritz Ohaonghusak, berriz, komikian aipamen berezia jaso dute.ZORIONAK!!!!

2011/05/15

Bertiz 2010-2011



2011/05/03

LH4-koen azalpenak




































2011/04/29

Korrika Txikia 2010-2011

2011/04/14

Liburuaren eguna

Liburuaren eguna apirilaren 6an ospatu genuen. Ikasle eta irakasleen artean manifestua irakurri zen eta hizkuntza desberdinetan hainbat testu irakurri ziren.

Autobiografiak ingelesez

LH6.mailako ikasleak sutsu aritu dira beraien autobiografiak idazten eta argazkiez jantzita lan dotoreak osatu dituzte.Hona hemen muestra txiki bat:

2011/04/12

Legazpi-Mirandaola

LH6.mailakoak Legazpin izan ginen apirilaren 8an. Bertan, Industria Iraultzaren gaiarekin lotuta,Legazpin industriaren garapena nolakoa izan zen eta aldi berean herriaren hazkundea nola gertatu zen erakutsi ziguten.
Herrian bertan garai bateko eskolako gela bat, kapila eta langileen etxe bat bisitatu genituen. Etxe jabeak sarrerako argazkitik eman zigun bere bizimoduaren berri. Ondoren, Mirandaolarainoko paseotxoa egin genuen eta han museoa eta ikus-entzuneko zentroa bisitatu genituen.
Bisita guztiak bukatutakoan, bazkaldu eta jolasean ibili ginen nahiz eguzkiak bazterrak kiskali. Baloiak uretara ihes egin zigun eta ausartenak uretan sartu eta berreskuratu zuten. Jolas tarte batean zenbait neskek txirikordak egiteko parada ere izan zuten.

2011/04/11

Korrika Txikia


Korrika Txikia apirilaren 15ean ospatuko dugu. Goizeko 10:30tan beheko ikastetxearen ondoan, BM-ko parkearen ondoan, zain izango gara. Aurten euskalakari finen bezala Mikel Otegi eta Iker Martin izan dira aukeratuak LH5 eta 6. mailako ikasleen artean eta beraiek izango dute lekukoa eramateko ohorea.

2011/04/07

Korrika 17


Gaur abiatuko da Korrika Trebiñotik eta Euskal Herria zeharkatu ondoren, apirilaren 17an iritsiko da Donostiara. Guk auzoan euskararen egoera nolakoa den aztertu dugu eta hemen jaso ditugun emaitzak:

GALDEKIZUNA

GALDEKIZUNA PASATZEKO TOKIA: Donostia

ADINA: 8-84 urte tartea SEXUA: EMAKUMEAK: 27 / GIZONAK: 12

1.- NON JAIO ZINEN? EUSKAL HERRIAN: 37 / EUSKAL HERRITIK KANPO: 2


2.- EUSKARAZ BADAKIZU? BAI:30 / EZ :6 /IKASTEN ARI NAIZ:3

3.- EUSKARAZ HITZ EGITEN DUZU? ASKO :21 / NAHIKO:7 / GUTXI :7 EZER ERE EZ :4

GUTXI HITZ EGITEAREN ARRAZOIAK?

Erdaraz hobeto moldatzen naizelako.
Ingurukoek euskaraz ez dakitelako.
Gutxi dakidalako.
Erosoagoa zaidalako.

4.- NOREKIN HITZ EGITEN DUZU EUSKARAZ?

SEME-ALABEKIN: 12
LAGUNEKIN: 29
GURASOEKIN: 19
IRAKASLEEKIN: 21
DENDARIEKIN: 16
BESTEEKIN: 9

5.- EUSKARAREKIKO GEHIAGO EGIN DEZAKEZULA USTE AL DUZU? BAI: 30 / EZ:9

BAI BADA, ZER EGITEKO PREST?
Lehenengo hitza euskaraz egin.
Gehiago ikasi.
Ez dakienari erakutsi.
Praktikatu


EUSKALAKARIA AL DA? BAI: 27 / EZ:12

2011/04/04

Gureak lantegira bisita

2011/03/30

Euskalkien inguruan

2011/03/24

LH-4. mailakoak Lurraskan

Martxoaren 22 eta 23an, LH-4.mailako ikasleak Lurraska baserri eskolan izan dira. Baserri hau Bizkaian kokatua dago, Ajangiz herriko Kanpantxu auzoan, Gernika ondo-ondoan hain zuzen. Bertan natura eta etxaberekin lotutako jarduerak egin dituzte, adibidez: animaliak zaindu, elikatu, azpiak garbitu... Tailerretan ere parte hartu dute.
Oheratu aurretik diskotekan dantza egiteko aukera izan dute. Kontatu digutenez, oso ondo pasa dute eta lekua gomendagarria da.

2011/03/22

LH6A-koen zenbait poema

2011/03/10

LH5C-koen poemak

LH5C-koek idatzitako poemak:

2011/03/08

LH5A-koek idatzitako poemak:

2011/03/07

Poemak

LH5B-koek idatzitako poemak:

2011/03/06

Mugikortasuna

LH5 eta 6. mailakoek udaletxeko arduradun batekin beraiek erabiltzen dituzten ohiko bideak aztertu zituzten, gero hobetzeko proposamenak egiteko. Proposamen hauek udaletxera helaraziko dira bideratuko dituzten asmoz. Hemen LH6A-koek eginiko azterketaren emaitza:

2011/03/05

Udalekuak


Urtero bezala, uda gerturatzen hasten denean, udaleku desberdinei buruzko hainbat informazio jasotzen dugu. Hau guztia zuei hel araztea zaila eta garestia suertatzen zaigunez, ikastolako sarreretan (bai goiko eta bai beheko ikastetxean)jasotzen ditugun eskaintzen berri izango duzue. Bertan azaltzen den informazioaz gain, beste zerbait gehiago beharko bazenute, zuzendaritzara jo.

Arbonies medikuarekin solasean

LH6. mailako ikasleak gorputza lantzen ari direnez, Arbonies medikua gonbidatu zuten ikastolara. Berarekin batera ohitura osasuntsuak landu zituzten eta egoera arriskutsuetan nola jokatu ere erakutsi zien. Hainbat tresna ekarri zituen eta ikasleek tresna hauek hartu eta neurketa desberdinak egin zituzten.

2011/03/04

Igerabideren bisitan

Igerabide bisitan izan zuten LH5. mailakoek otsailaren 23an. Aldez aurretik bere hainbat lan irakurri zituzten geletan eta poemagintzan saiatu ere egin ziren. Bisita egunean idazleak errezitatu eta irakurritako poemekin, igarkizunekin, ahokorapiloekin...gozatzeko aukera izan zuten. Gainera, saioa bukatutakoan sinadura eskatu zioten ilaran zintzo asko egonda.

2011/02/10

Santa Ageda-2011

Danborrada-2011

Kaldereroak

2011/02/01

Kaldereroak


Kaldereroak izango ditugu bisitan otsailaren 4an. Zartagi eta lapikoen dizdirak mailuen hotsekin nahastuko dira, perla, lepoko eta auskalo zenbat apaingarrien artean.Arratsaldean egingo zaie harrera Antiguako frontoian.

Santa Ageda bezpera


Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an, urteroko usadioari jarraituz, LHko ikasleak Santa Ageda koplak abestera irtengo dira. Goizeko 10:00ak inguruan beheko eta goiko ikasleak Benta Berriko kioskoan elkartuko dira eta bertan emango diote hasiera saioari. Ondoren, Luberrikoak bisitatuko dituzte. Hemen taldea bitan banatuko da eta auzoko egoitza eta txoko desberdinetan abestuko dute, trikitixa eta panderoaren laguntzaz giroa berotuz.
Arratsaldean, kaldereroen emanaldiaren ostean, frontoian abestuko dute berriz.

2011/01/28

Bigarren hiruhilekoa


2010-2011 ikasturteko bigarren hiruhilekoa luze samarra denez, apur bat moztea eta hiruhilekoak parekatzea erabaki dugu. Ondorioz, 2. ebaluazioko txostena martxoaren 25ean jasoko duzue.

Jakintza - Luberri


Otsailak 1ean Luberriko arduradunekin bilera izango da arratsaldeko 17:30tan. LH-6ko guraso guztiak konbidatuta zaudete. Bertan DBH-ri buruzko azalpenak emango dira eta ikastetxearen antolakuntzari buruz hitz egingo da.
Otsailak 5ean ateak zabalik eguna ospatuko dute goizeko 10:00etan.

Matrikulazioa



Matrikulazio epea zabalik da urtarrilaren 31tik otsailaren 11 bitartean.
Otsailaren 2an izena ematen duten ikasle berrien gurasoekin bilera egingo da ikastola ezagutzera emateko.

2011/01/17

San Sebastian eguna



Danbor hotsek Antiguoko bazter guztiak betetzeko egun gutxi falta dira. Beheko ikastetxean Haur Hezkuntzako ikasleak ere gogoz dabiltza entseiu lanetan eta dena prest dute asteazken arratsalderako. Animo!!! Han izango gara beste ikasle eta irakasle guztiak giroa berotze aldera.
Ostegunean, berriz, ikastolako 5. mailako ikasleak eta gurasoak aterako dira. Prest ditugu argazki kamara eta beharrezko tramankulu guztiak emanaldi guztiak dotore gordetzeko. Xuxen ibili eta disfrutatu jai hauetan!!!