2010/12/13

Euskararen eguna





Abenduaren 3an EUSKARAREN EGUNA ospatu genuen ikastolan.

Beheko eraikinean, 2. mailako ikasle batzuk, musikako irakasleak lagundurik, txaranga bat antolatu eta jaiari hasiera eman zioten. Ondoren, beste batzuk txalaparta jo zuten. Festarekin jarraituz, 3. solairuko leihoetatik globoak bota zituzten patiorantz. Globo hauen barruan HARTU HITZA abestiaren hitzak zeuden. Abestiaren zatiak jasotakoan, txukun ordenatu eta dantza saioari hasiera eman zioten. Suabe-suabe gerriak mugituz primeran pasa zuten eta izerdi ederra bota ere bai, hotzak bazterrak bildu arren.

Goiko eraikinean aste erdi alderako hasiak ziren bazterrak girotzen. Geletan euskararen inguruko leloak, esaldiak, esaera zaharrak... idatzi zituzten eta kartoiez eginiko oinatzetan idatzi zituzten. Oinatz hauek geletatik irtenez, bata bestearen jarraian itsatsiz, ikastetxetik kalerako bidea irudikatu nahi izan zen.

Ostiral arratsaldean, berriz, festa egin zen. Taldekako jolasak egin zituzten eta dantza saioa LH4 eta 5. mailakoek elkarrekin. Gero, bakoitzak bere gelan jolasean jarraitu zuen.