2010/12/26

Jakintzako olentzeroa

2010/12/19

Gabon mezua




ZORIONAK ETA URTE BERRI ON IKASTOLAKO KIDE GUZTIOI JAKINTZAKO IKASLE ETA IRAKASLEEN PARTEZ.


2010/12/16

Danborrada


Hasiak dira gure ikasleak danborrak astintzen eta arduradun batzuk ere aukeratu dira.
Danbor nagusia: Telmo Uranga Sagardia
Abanderada: Naia Iturrioz Calbeto
Kabo Danbor: Helena Garcia Rodríguez
Kabo Barril: Xabier Yenes Mendoza

2010/12/15

Euskararen eguna

2010/12/13

Euskararen eguna





Abenduaren 3an EUSKARAREN EGUNA ospatu genuen ikastolan.

Beheko eraikinean, 2. mailako ikasle batzuk, musikako irakasleak lagundurik, txaranga bat antolatu eta jaiari hasiera eman zioten. Ondoren, beste batzuk txalaparta jo zuten. Festarekin jarraituz, 3. solairuko leihoetatik globoak bota zituzten patiorantz. Globo hauen barruan HARTU HITZA abestiaren hitzak zeuden. Abestiaren zatiak jasotakoan, txukun ordenatu eta dantza saioari hasiera eman zioten. Suabe-suabe gerriak mugituz primeran pasa zuten eta izerdi ederra bota ere bai, hotzak bazterrak bildu arren.

Goiko eraikinean aste erdi alderako hasiak ziren bazterrak girotzen. Geletan euskararen inguruko leloak, esaldiak, esaera zaharrak... idatzi zituzten eta kartoiez eginiko oinatzetan idatzi zituzten. Oinatz hauek geletatik irtenez, bata bestearen jarraian itsatsiz, ikastetxetik kalerako bidea irudikatu nahi izan zen.

Ostiral arratsaldean, berriz, festa egin zen. Taldekako jolasak egin zituzten eta dantza saioa LH4 eta 5. mailakoek elkarrekin. Gero, bakoitzak bere gelan jolasean jarraitu zuen.

Literatur lehiaketa Antiguan

Antiguako istorioak berreskuratu eta bertako gazte eta helduen artean euskaraz idazteko zaletasuna pizteko asmoz, Jai Batzordeak literatur lehiaketa bat antolatu du. Informazioa hemen duzue Antiguako ahotsak literatur lehiaketa

Astindu burua eta luma!!!!

2010/12/12

Auzoari deia


Antiguako auzo osoari deia:

Antiguako Jai Batzordea San Sebastian jaiak antolatzen ari da eta prestatu duten egitasmoetako bat Kaleko dantza inprobisatua da. Bai, ondo irakurri duzue. Dantzaren helburua jendearen aurten estreinako aldiz egingo den Literatur lehiaketarako arreta bereganatzea eta ondo pasatzea da.

4-5 laguneko taldea Matia kalean paseatzen ariko balitz bezala azaldu, musika entzun (Gaskuinan edo Txalupagilenen) eta bertan dabiltzan beste auzotarrak dantzariei eranstea litzateke ideia. Bideokamara batzuekin saioa grabatu egingo da eta ondoren, gure auzoaren berri lau haizetara zabaltzeko, interneten blog batean zintzilikatuko da.

Data magikoa, abenduaren 18a.

Antolatzaileak azken ukitua ari dira ematen eta aste honetan bertan esango digute nola izango den. Animatu eta zatozte parte hartzeko gogoz!!!!

2010/12/02

Durangoko azoka


Asteburua hortxe dugu zubi luze baten atariko. Eguraldi igerleek diotenez, eguraldi txarra eta hotza izango dugu, eta horregatik plan zoragarri bat proposatu nahi dizuet:

Durangoko azokara joan, labetik atera berri diren liburu eta disken artean gustukoenak edo poltsikoak agintzen duenaren arabera posible direnak eskuratu. Gero, etxeko su bazterrean lasai lasai irakurketa horietaz gozatu musikaz lagundurik.Zer iruditzen??

Euskararen eguna


Badatorrela, badatorrela!!!!!
Euskararen eguna bihar ospatuko badugu ere, ikastolan eta prestaketa lanetan hasiak gara. Gure pasabideetako zaindaria ere suabe-suabe mintzatzen zaie gure ikasleei.