2010/11/23

Euskararen eguna


Euskara ahoz aho zabaldu eta aberasteko ahalegina egin beharko genuke egunero, baina sarri askotan ahaztu egiten dugu eta ahalegin hori bertan behera uzten da. Euskarak bere lekua, presentzia behar duela gogorazteko, besteak beste, Euskararen eguna ospatuko da abenduaren 3an. Ikastolan egun horretarako hainbat ekintza prestatzen ari gara eta ondorengo egunetan horien berri emango zaizue. Gogoratu auzo mailan ere hainbat ekitaldi antolatu dituztela. Azaroaren 27a, adibidez, egun betea izango da. Zuen denbora librea antolatzen lagungarri izan dezazuen, hemen duzue programaketa:

10:00 Txistulariak auzoan barrena.
13:30 Bertso-Kantu jira elizaren aurrean.
14:30 Bertso bazkaria Istingorra Elkartean. Bertsolariak: Jon Martin, Xamoa eta Sebastian Lizaso.
16:30 Haur Jolasak, Sert plazan.
18:00 Buru Handiak eta trikitilariak, Sert plazan.
18:30 Txokolatada, auzoko abesbatzak eta auzo argazkia, Sert plazan.
19:00 Txerri Boda, Sert Plazan.
20:30 Des-kontrol eta Skakeitan Dokan

Egun honetarako antolatu denaz gain, badira beste hamaika ekintza:Esne Beltza eta DJ dz (Antiguako gazte asanbladak antolatutako gazte egunaren barruan), irakurketa musikatua OFF/ON, ZEA MAYS, mintzalagun afaria, Donostia bertsotan (Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso eta Maialen Lujanbio), Bageraren AUZOKO EGITASMOA, "Salda badago" dokumentalaren proiekzioa, Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak gizartean, eta Mihiluze mahai jolasa.

Ondo pasa eta disfrutatu EUSKARAZ!!!