2010/11/16

Danborrada 2010/2011


Egunak eta hilabeteak azkar pasatzen direla esaten dugu sarritan eta egia izango da, konturatzerako urtearen bukaera atejoka dator eta. Urte berrian sartu eta berehala, danborrada etorriko zaigu. Ordurako, Jakintza ikastolan prestaketa lanetan hasiak gara. Gure danborradan 83 ikasle atera ohi dira, honela banatuta:
- Danbor nagusi bat LH5. mailakoa
- Banderadun bat LH5. mailakoa
- 9 gastadore LH3. mailakoak
- 10 kantinera LH1go mailakoak
- Kabo danbor bat LH5. mailakoa
- Kabo barril bat LH5. mailakoa
- 24 danbor LH5. mailakoak
- 36 barril LH5. mailakoak
LH5. mailako ikasle guztiek dute danborra nahiz barrila joaz danborradan ateratzeko aukera. Hauekin taldea osatuko ez balitz, LH4. mailakoei luzatuko zaie gonbitea.
Urtarrilaren 20an, donostiar eta kanpotar askoren aurrean txukun txukun jotzeko abenduan hasiko dira entseiatzen, data hauetan hain zuzen:

- Abenduaren 10, 13, 14, 15, 16, 17, 20 eta 22an.
- Urtarrilaren 7, 10, 11, 12, 13, 14 eta 17an.
Saioak goiko eraikuntzan egingo dira 12:40tik 13:40ra.
Urtarrilaren 12, 13 eta 14an kantinera eta gastadoreek ere saioa izango dute. Eta urtarrilaren 17an entsaio orokorra izango da.

Jakintzako danborrada ez da gaur goizean sortua; 1979. urtean astindu zituzten lehenengo aldiz danborrak Donostiako kaleetan barrena. Jantzia Ramon Labayenek, Donostiako alkate ohiak, diseinatua da. Mikeletez jantzita irteten dira ikasleak: jaka grisa, galtza gorriak eta txapela zuria. Bizkarrean motxila zuria eraman ohi dute.
GORA DONOSTIA ETA DONOSTIARRAK!!!!!