2010/11/23

Euskararen eguna


Euskara ahoz aho zabaldu eta aberasteko ahalegina egin beharko genuke egunero, baina sarri askotan ahaztu egiten dugu eta ahalegin hori bertan behera uzten da. Euskarak bere lekua, presentzia behar duela gogorazteko, besteak beste, Euskararen eguna ospatuko da abenduaren 3an. Ikastolan egun horretarako hainbat ekintza prestatzen ari gara eta ondorengo egunetan horien berri emango zaizue. Gogoratu auzo mailan ere hainbat ekitaldi antolatu dituztela. Azaroaren 27a, adibidez, egun betea izango da. Zuen denbora librea antolatzen lagungarri izan dezazuen, hemen duzue programaketa:

10:00 Txistulariak auzoan barrena.
13:30 Bertso-Kantu jira elizaren aurrean.
14:30 Bertso bazkaria Istingorra Elkartean. Bertsolariak: Jon Martin, Xamoa eta Sebastian Lizaso.
16:30 Haur Jolasak, Sert plazan.
18:00 Buru Handiak eta trikitilariak, Sert plazan.
18:30 Txokolatada, auzoko abesbatzak eta auzo argazkia, Sert plazan.
19:00 Txerri Boda, Sert Plazan.
20:30 Des-kontrol eta Skakeitan Dokan

Egun honetarako antolatu denaz gain, badira beste hamaika ekintza:Esne Beltza eta DJ dz (Antiguako gazte asanbladak antolatutako gazte egunaren barruan), irakurketa musikatua OFF/ON, ZEA MAYS, mintzalagun afaria, Donostia bertsotan (Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso eta Maialen Lujanbio), Bageraren AUZOKO EGITASMOA, "Salda badago" dokumentalaren proiekzioa, Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak gizartean, eta Mihiluze mahai jolasa.

Ondo pasa eta disfrutatu EUSKARAZ!!!

2010/11/16

Danborrada 2010/2011


Egunak eta hilabeteak azkar pasatzen direla esaten dugu sarritan eta egia izango da, konturatzerako urtearen bukaera atejoka dator eta. Urte berrian sartu eta berehala, danborrada etorriko zaigu. Ordurako, Jakintza ikastolan prestaketa lanetan hasiak gara. Gure danborradan 83 ikasle atera ohi dira, honela banatuta:
- Danbor nagusi bat LH5. mailakoa
- Banderadun bat LH5. mailakoa
- 9 gastadore LH3. mailakoak
- 10 kantinera LH1go mailakoak
- Kabo danbor bat LH5. mailakoa
- Kabo barril bat LH5. mailakoa
- 24 danbor LH5. mailakoak
- 36 barril LH5. mailakoak
LH5. mailako ikasle guztiek dute danborra nahiz barrila joaz danborradan ateratzeko aukera. Hauekin taldea osatuko ez balitz, LH4. mailakoei luzatuko zaie gonbitea.
Urtarrilaren 20an, donostiar eta kanpotar askoren aurrean txukun txukun jotzeko abenduan hasiko dira entseiatzen, data hauetan hain zuzen:

- Abenduaren 10, 13, 14, 15, 16, 17, 20 eta 22an.
- Urtarrilaren 7, 10, 11, 12, 13, 14 eta 17an.
Saioak goiko eraikuntzan egingo dira 12:40tik 13:40ra.
Urtarrilaren 12, 13 eta 14an kantinera eta gastadoreek ere saioa izango dute. Eta urtarrilaren 17an entsaio orokorra izango da.

Jakintzako danborrada ez da gaur goizean sortua; 1979. urtean astindu zituzten lehenengo aldiz danborrak Donostiako kaleetan barrena. Jantzia Ramon Labayenek, Donostiako alkate ohiak, diseinatua da. Mikeletez jantzita irteten dira ikasleak: jaka grisa, galtza gorriak eta txapela zuria. Bizkarrean motxila zuria eraman ohi dute.
GORA DONOSTIA ETA DONOSTIARRAK!!!!!

2010/11/09

LH3. zikloan erabiltzeko web interesgarriak

Poligonoak lantzeko:
https://dibtecnico.wikispaces.com

Pasa palabra, sinonimoak...lantzeko: 

www.euskaljakintza.com/ariketaguztiak/hitzapasa/

Plastikarako:

http://www.zernola.net/

Mapa interaktiboak:

http://www.xtec.cat/~ealonso/flash/mapasflasheus.htm

Euskal Herritik unibertsora:

http://www.mapagunea.com/

Unibertsoari buruzko informazioa:

http://www.astromia.com/solar/estatierra.htm

Natur zientzia:

http://naturzientziak.wikispaces.com/

Sumendiak:

http://www.youtube.com/watch?v=i4sjI_1SQQQ

Unibertsoa eta zientziak:

http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=5434

Unibertsoa:

http://www.proarabatic.org/webquest/La-caza-del-tesoro

Unibertsoaren inguruko bloga:

http://ikastorratza.civiblog.org/blog

Pasabideen zaindaria


Beheko ikastetxean badira hamaika pasabide eta txoko zaindu beharrekoak. Lan hori betetzeko bada gure ikasleek ondotxo ezagutzen duten zaindaria. Beronek, lana ondo betetzeaz gain, inguruan gertatzen diren ekintza, ospakizun eta kontuen berri ematen die gure ikasle txikitxoenei janzkeraz aldatuz.
Oraingo honetan kirolariz jantzi zaigu mutila, Behobiako krossa gainean dugula gogoraraziz.

2010/11/08

San Martin eguna


Euskal Herriko bazter askotan ospatzen dugun jaia da San Martin eguna. Baserri askotan urte osoan zehar gizendu den zerriari azkena iristen zaio eta zerri festa ederrak egiten dira bere kontura. Gure ikastolan, beheko eraikuntzan, ez dugu labana zorroztuko, baina bai eguna ospatu txorizodun ogitarteko eder bat janaz eta zerri bat dotore margotuz. On egin!!

2010/11/07

LH-6koak Chillida-Lekun

















Urriaren 22 eta 25ean LH-6. mailako ikasleak Chillida-Lekun izan ginen. Gelan Chillidaren lana aztertu ondoren, bere lanak bertatik bertara ikusteko aukera izan genuen. Burdinez, harriz, alabastroaz... eginiko hainbat lan ukitu eta behatu genituen. Harrituta geratu ginen batzuen tamainarekin. Artelan guztietan bere sinadura bilatzen ere saiatu ginen. Bertan jakin genuen, baita ere, Chillidak eginiko hainbat eskultura taldeka sailkatzen dira; hala nola, Besarkada, Haize Orrazia, Lo profundo es el Aire... Oso ondo pasa genuen.

2010/11/02

Mapak lantzen

Mapen erabileran trebatzeko eta aldi berean geografia apur bat ikasten joateko helbide interesgarria duzue hau: mapa interaktiboak