2010/04/27

Azkeneko txanpan

Guztiz murgilduta gaude hirugarren hiruhilabeteko prestakizunetan. Txikienak hasita daude, jadanik, jaialdia prestatzen; ez hain txikiak ere jarri dira martxan: musikak aukeratu, jantziak pentsatu, dantzaren koreografiak asmatzen hasi... Ez da lan makala!

Hasieran, irakasleentzat, horiek baitira guztiaren planifikazioa egin behar dutenak, urtero-urtero zerbait berria sortu nahian (horietako batzuk 40 urte inguru daramatzate koreografiak asmatzen). Eta ondoren ikasle eta familientzat, partaideek beharko dituzten jantziak eta bestelakoak lortzen, etxeko txikiek gozatu dezaten jaialdi egunean.

Gaztetxoek ere badute zeregina. Dagoeneko, musika aukeratu eta sortze lanean hasita baitaude eta laster jarriko dira dantzak entseatzen talde handian. Konturatzerako, sardina usaina goiko futbol zelaian!