2010/12/26

Jakintzako olentzeroa

2010/12/19

Gabon mezua




ZORIONAK ETA URTE BERRI ON IKASTOLAKO KIDE GUZTIOI JAKINTZAKO IKASLE ETA IRAKASLEEN PARTEZ.


2010/12/16

Danborrada


Hasiak dira gure ikasleak danborrak astintzen eta arduradun batzuk ere aukeratu dira.
Danbor nagusia: Telmo Uranga Sagardia
Abanderada: Naia Iturrioz Calbeto
Kabo Danbor: Helena Garcia Rodríguez
Kabo Barril: Xabier Yenes Mendoza

2010/12/15

Euskararen eguna

2010/12/13

Euskararen eguna





Abenduaren 3an EUSKARAREN EGUNA ospatu genuen ikastolan.

Beheko eraikinean, 2. mailako ikasle batzuk, musikako irakasleak lagundurik, txaranga bat antolatu eta jaiari hasiera eman zioten. Ondoren, beste batzuk txalaparta jo zuten. Festarekin jarraituz, 3. solairuko leihoetatik globoak bota zituzten patiorantz. Globo hauen barruan HARTU HITZA abestiaren hitzak zeuden. Abestiaren zatiak jasotakoan, txukun ordenatu eta dantza saioari hasiera eman zioten. Suabe-suabe gerriak mugituz primeran pasa zuten eta izerdi ederra bota ere bai, hotzak bazterrak bildu arren.

Goiko eraikinean aste erdi alderako hasiak ziren bazterrak girotzen. Geletan euskararen inguruko leloak, esaldiak, esaera zaharrak... idatzi zituzten eta kartoiez eginiko oinatzetan idatzi zituzten. Oinatz hauek geletatik irtenez, bata bestearen jarraian itsatsiz, ikastetxetik kalerako bidea irudikatu nahi izan zen.

Ostiral arratsaldean, berriz, festa egin zen. Taldekako jolasak egin zituzten eta dantza saioa LH4 eta 5. mailakoek elkarrekin. Gero, bakoitzak bere gelan jolasean jarraitu zuen.

Literatur lehiaketa Antiguan

Antiguako istorioak berreskuratu eta bertako gazte eta helduen artean euskaraz idazteko zaletasuna pizteko asmoz, Jai Batzordeak literatur lehiaketa bat antolatu du. Informazioa hemen duzue Antiguako ahotsak literatur lehiaketa

Astindu burua eta luma!!!!

2010/12/12

Auzoari deia


Antiguako auzo osoari deia:

Antiguako Jai Batzordea San Sebastian jaiak antolatzen ari da eta prestatu duten egitasmoetako bat Kaleko dantza inprobisatua da. Bai, ondo irakurri duzue. Dantzaren helburua jendearen aurten estreinako aldiz egingo den Literatur lehiaketarako arreta bereganatzea eta ondo pasatzea da.

4-5 laguneko taldea Matia kalean paseatzen ariko balitz bezala azaldu, musika entzun (Gaskuinan edo Txalupagilenen) eta bertan dabiltzan beste auzotarrak dantzariei eranstea litzateke ideia. Bideokamara batzuekin saioa grabatu egingo da eta ondoren, gure auzoaren berri lau haizetara zabaltzeko, interneten blog batean zintzilikatuko da.

Data magikoa, abenduaren 18a.

Antolatzaileak azken ukitua ari dira ematen eta aste honetan bertan esango digute nola izango den. Animatu eta zatozte parte hartzeko gogoz!!!!

2010/12/02

Durangoko azoka


Asteburua hortxe dugu zubi luze baten atariko. Eguraldi igerleek diotenez, eguraldi txarra eta hotza izango dugu, eta horregatik plan zoragarri bat proposatu nahi dizuet:

Durangoko azokara joan, labetik atera berri diren liburu eta disken artean gustukoenak edo poltsikoak agintzen duenaren arabera posible direnak eskuratu. Gero, etxeko su bazterrean lasai lasai irakurketa horietaz gozatu musikaz lagundurik.Zer iruditzen??

Euskararen eguna


Badatorrela, badatorrela!!!!!
Euskararen eguna bihar ospatuko badugu ere, ikastolan eta prestaketa lanetan hasiak gara. Gure pasabideetako zaindaria ere suabe-suabe mintzatzen zaie gure ikasleei.

2010/11/23

Euskararen eguna


Euskara ahoz aho zabaldu eta aberasteko ahalegina egin beharko genuke egunero, baina sarri askotan ahaztu egiten dugu eta ahalegin hori bertan behera uzten da. Euskarak bere lekua, presentzia behar duela gogorazteko, besteak beste, Euskararen eguna ospatuko da abenduaren 3an. Ikastolan egun horretarako hainbat ekintza prestatzen ari gara eta ondorengo egunetan horien berri emango zaizue. Gogoratu auzo mailan ere hainbat ekitaldi antolatu dituztela. Azaroaren 27a, adibidez, egun betea izango da. Zuen denbora librea antolatzen lagungarri izan dezazuen, hemen duzue programaketa:

10:00 Txistulariak auzoan barrena.
13:30 Bertso-Kantu jira elizaren aurrean.
14:30 Bertso bazkaria Istingorra Elkartean. Bertsolariak: Jon Martin, Xamoa eta Sebastian Lizaso.
16:30 Haur Jolasak, Sert plazan.
18:00 Buru Handiak eta trikitilariak, Sert plazan.
18:30 Txokolatada, auzoko abesbatzak eta auzo argazkia, Sert plazan.
19:00 Txerri Boda, Sert Plazan.
20:30 Des-kontrol eta Skakeitan Dokan

Egun honetarako antolatu denaz gain, badira beste hamaika ekintza:Esne Beltza eta DJ dz (Antiguako gazte asanbladak antolatutako gazte egunaren barruan), irakurketa musikatua OFF/ON, ZEA MAYS, mintzalagun afaria, Donostia bertsotan (Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso eta Maialen Lujanbio), Bageraren AUZOKO EGITASMOA, "Salda badago" dokumentalaren proiekzioa, Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak gizartean, eta Mihiluze mahai jolasa.

Ondo pasa eta disfrutatu EUSKARAZ!!!

2010/11/16

Danborrada 2010/2011


Egunak eta hilabeteak azkar pasatzen direla esaten dugu sarritan eta egia izango da, konturatzerako urtearen bukaera atejoka dator eta. Urte berrian sartu eta berehala, danborrada etorriko zaigu. Ordurako, Jakintza ikastolan prestaketa lanetan hasiak gara. Gure danborradan 83 ikasle atera ohi dira, honela banatuta:
- Danbor nagusi bat LH5. mailakoa
- Banderadun bat LH5. mailakoa
- 9 gastadore LH3. mailakoak
- 10 kantinera LH1go mailakoak
- Kabo danbor bat LH5. mailakoa
- Kabo barril bat LH5. mailakoa
- 24 danbor LH5. mailakoak
- 36 barril LH5. mailakoak
LH5. mailako ikasle guztiek dute danborra nahiz barrila joaz danborradan ateratzeko aukera. Hauekin taldea osatuko ez balitz, LH4. mailakoei luzatuko zaie gonbitea.
Urtarrilaren 20an, donostiar eta kanpotar askoren aurrean txukun txukun jotzeko abenduan hasiko dira entseiatzen, data hauetan hain zuzen:

- Abenduaren 10, 13, 14, 15, 16, 17, 20 eta 22an.
- Urtarrilaren 7, 10, 11, 12, 13, 14 eta 17an.
Saioak goiko eraikuntzan egingo dira 12:40tik 13:40ra.
Urtarrilaren 12, 13 eta 14an kantinera eta gastadoreek ere saioa izango dute. Eta urtarrilaren 17an entsaio orokorra izango da.

Jakintzako danborrada ez da gaur goizean sortua; 1979. urtean astindu zituzten lehenengo aldiz danborrak Donostiako kaleetan barrena. Jantzia Ramon Labayenek, Donostiako alkate ohiak, diseinatua da. Mikeletez jantzita irteten dira ikasleak: jaka grisa, galtza gorriak eta txapela zuria. Bizkarrean motxila zuria eraman ohi dute.
GORA DONOSTIA ETA DONOSTIARRAK!!!!!

2010/11/09

LH3. zikloan erabiltzeko web interesgarriak

Poligonoak lantzeko:
https://dibtecnico.wikispaces.com

Pasa palabra, sinonimoak...lantzeko: 

www.euskaljakintza.com/ariketaguztiak/hitzapasa/

Plastikarako:

http://www.zernola.net/

Mapa interaktiboak:

http://www.xtec.cat/~ealonso/flash/mapasflasheus.htm

Euskal Herritik unibertsora:

http://www.mapagunea.com/

Unibertsoari buruzko informazioa:

http://www.astromia.com/solar/estatierra.htm

Natur zientzia:

http://naturzientziak.wikispaces.com/

Sumendiak:

http://www.youtube.com/watch?v=i4sjI_1SQQQ

Unibertsoa eta zientziak:

http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=5434

Unibertsoa:

http://www.proarabatic.org/webquest/La-caza-del-tesoro

Unibertsoaren inguruko bloga:

http://ikastorratza.civiblog.org/blog

Pasabideen zaindaria


Beheko ikastetxean badira hamaika pasabide eta txoko zaindu beharrekoak. Lan hori betetzeko bada gure ikasleek ondotxo ezagutzen duten zaindaria. Beronek, lana ondo betetzeaz gain, inguruan gertatzen diren ekintza, ospakizun eta kontuen berri ematen die gure ikasle txikitxoenei janzkeraz aldatuz.
Oraingo honetan kirolariz jantzi zaigu mutila, Behobiako krossa gainean dugula gogoraraziz.

2010/11/08

San Martin eguna


Euskal Herriko bazter askotan ospatzen dugun jaia da San Martin eguna. Baserri askotan urte osoan zehar gizendu den zerriari azkena iristen zaio eta zerri festa ederrak egiten dira bere kontura. Gure ikastolan, beheko eraikuntzan, ez dugu labana zorroztuko, baina bai eguna ospatu txorizodun ogitarteko eder bat janaz eta zerri bat dotore margotuz. On egin!!

2010/11/07

LH-6koak Chillida-Lekun

















Urriaren 22 eta 25ean LH-6. mailako ikasleak Chillida-Lekun izan ginen. Gelan Chillidaren lana aztertu ondoren, bere lanak bertatik bertara ikusteko aukera izan genuen. Burdinez, harriz, alabastroaz... eginiko hainbat lan ukitu eta behatu genituen. Harrituta geratu ginen batzuen tamainarekin. Artelan guztietan bere sinadura bilatzen ere saiatu ginen. Bertan jakin genuen, baita ere, Chillidak eginiko hainbat eskultura taldeka sailkatzen dira; hala nola, Besarkada, Haize Orrazia, Lo profundo es el Aire... Oso ondo pasa genuen.

2010/11/02

Mapak lantzen

Mapen erabileran trebatzeko eta aldi berean geografia apur bat ikasten joateko helbide interesgarria duzue hau: mapa interaktiboak

2010/10/18

4.mailakoak Onddin



Urriaren 6an Onddi mendia igo zuten Donostia-Beterri lantzen ari zirela. Besabiraino autobusez joan ziren eta handik goruntz abiatu ziren. Trikuarri baten monumentua dagoen lekuan hamaiketakoa egin zuten.Neketsua izan bazen ere, denek lortu zuten 543metroko mendiaren gailurra zanpatzea. Bertatik inguruko mendiak ikusi zituzten. Ondoren, Oriora joan ziren Oria ibaia itsasoratzen ikustera.
Primeran pasa zuten zaldi, behi eta ardi kakak elkarri boteaz eta armiarmekin elkar izutzen.

2010/10/06

Matematikarekin jolasean

Noizean behin aurkitzen ditugu ikasteko balio duten jolasak eta hona ekartzen ditugu. Oraingoak matematikakoak dira eta ingelesez eta gazteleraz daude; baina gure ikasleak oso azkarrak dira eta hizkuntza asko menderatzen dituzte. Hauexek dira topatu ditugun bi orrialdeak, biak txukun eginak, eta jarduerak banan bana aztertu aurretik, zuek erabil ditzazuen ekarri ditugu:

www.matematicasdivertidas.com

www.disfrutalasmatematicas.com

Hemen aurkezteaz gain, baliabideen orrian ere jarri ditugu, nahi duzuenean jostatu zaitezten.


2010/09/07

Hasi dugu 2010/11 ikasturtea

Irailaren 7an hasi dugu ikasturtea. Ondo geunden oporretan, baina ondo ibiliko gara eskolan ere. Ongi etorri denoi.


Iraileko ordutegia

HH 2 - Egokitze prozesua egiteko, ordutegi murriztua (bileran adierazi zen bezala)

HH 3 (3 urte)tik, LH 6ra - 9:00 - 13:00

2010/06/14

Jaialdi alaia izan dugu

Iragarpenak zioen euria egingo zuela, baina sekulako zorte ona izan eta eguraldia ondo portatu zen Jakintzakoekin. Goizean, kirol ekintzak bukatzen ari zirenean, euri pixka bat bota zuen, baina arratsaldean ateri eutsi zion denen lasaitasunerako.

Giroa ezin hobea izan zen eta asko gozatu zuten ikasleek eta familiek. Irakasleak, kirol monitoreak eta festa antolatu duten guztiak pozik zeuden eta lasaitu ederra hartu zuten dena hain ondo irten zela ikusita.

Mila esker parte hartu duzuen guztiei!

2010/06/11

Gaur jaialdia

Jaialdi eguna iritsi zaigu. Goizean izan dira kirol jarduerak eta asko gozatu dute ikasleek, euren begiraleek eta familiek. Kirol probak bukatu direnean, sari eta opari banaketa izan da eta denentzat egon da opariren bat. Taberna irekita zegoen eta gurasoek suspergarri batzuk hartzeko aukera izan dute, haurren kirol probak gogorrak izan dira eta. Arratsaldean izango dira ikasleen dantzak, Jose Inazio Bitoria marrazki lehiaketaren sari banaketa, erakusketa eta sardinada famatua goiko ikastetxeko patioan. Ondo-ondo pasa.

2010/06/10

2009/10 ikasturteko lan batzuk

Hemen jarri ditugu 2009/10 ikasturtean egindako lan batzuk. Web orri hau sortu denetik, halakoxe batzuk egin ditugu:

Aldizkaria


Aurkezpenak

2010/06/01

Jakintzako abesbatza: zein ederki kantatu duten!

Oso ederrak izan dira Jakintzako abesbatzak (Donostiako Orfeoiaren taldekoak) ekainaren lehenengo honetan, beheko ikastetxean zein goikoan, eskaini dizkigun emanaldiak.


Beheko ikastetxeko saioan, 3. mailakoek "Maritxu" eta "Zirkoa" kantatu dute eta nagusien taldeak "Los cacharros", "Give rap", "Neciponono" (frantzesez), "Akaijana" (kantu japoniar ederra), "Kukuelele" eta "Jostailugilea", Jose Elberdin konpositorearen ipuinaren bertsio laburtua.

Goiko ikastetxean, denak batera kantatu dute eta saioa motzagoa izan da. Errezitaldia "Ni naiz kapitan pilotu"-rekin hasi da eta, ondoren, "Akerra ikusi dugu" "Akaijana", "Kukuelele", "Los cacharros" eta "Jostailugilea", ipuin musikalaren bertsio osoa. Ikasturtean oso lan serioa egin dutela erakutsi dute eta denok txundituta entzun ditugu.

Berriz entzuteko aukera izango dugu igande honetan, Victoria Eugenia antzokian Donostiako beste eskoletako abesbatzekin batera. Han ikusiko dugu elkar.


2010/05/31

Jaialdirako entseguak hasi dira

Ekainaren 1ean jaialdirako bukaerako entseguak hasiko dira. Haur Hezkuntzakoak eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoak goiko ikastetxeko patioa alaituko dute beren musika festazalearekin. Udako usaina somatzen da! Ba al datoz oporrak?

Hauexek entseguen orduak:


HH2ekainak 1
ekainak 9
ekainak 11 (orokorra) 
09:00-10:30
09:00-10:30
09:00-09:30 
HH3ekainak 1
ekainak 9
ekainak 11 (orokorra)
09:00-10:30
09:00-10:30
09:30-09:45
HH4ekainak 2
ekainak 10
ekainak 11 (orokorra)
09:00-10:30
09:00-10:30
09:45-10:10
LH 1 eta 2 ekainak 3
ekainak 8
ekainak 11 (orokorra)
09:00-10:30
09:00-10:30
10:10-10:30
LH 3 eta 4ekainak 9
ekainak 10
ekainak 11 (orokorra)
15:00-15:40
15:00-15:40
11:45-12:00
LH 5ekainak 9
ekainak 10
ekainak 11 (orokorra)
15:40-16:20
15:40-16:20
12:00-12:15
LH 6ekainak 9
ekainak 10
ekainak 11 (orokorra)
16:20-17:00
16:20-17:00
12:15-12:30

2010/05/24

2009/10 ikasturteko emanaldi batzuk

Hemen joango dira azaltzen ekintzak eta emanaldiak: abesbatza, antzerkiak, mediatekan egindako liburu aurkezpenak, ospakizunak...

LH1 eta LH2 musika--Jakintza ikastolan emanaldia






Jakintza ikastolako abesbatza: Akerra ikusi dugu

2010/05/17

Koldo Mitxelena Saria

Urtero bezala, Jakintzako ikasle askok parte hartu dute Donostiako Eskolarteko XXI. Literatur Lehiaketa Koldo Mitxelena Sarian eta aurten ere izan ditugu txapeldunak. Mirari Etxeberria Guerrero, 6B-koa izan da saritua Ipuina sailan. Aipamena jaso dutenak, berriz, 5A-ko Manex San Sebastian Imaz, Komikia sailan, eta Maider Otermin Intxausti eta Jon Iriarte Mendiola olerkian, horiek ere 6B-koak. Irrikitan gaude euren lanak argitaratuta ikusteko.

Sariak maiatzaren 30ean, eguerdiko 12:00etan, Victoria Eugenian emango dituzte eta parte hartzaile guztiak izan dira gonbidatuak.

Zorionak sarituei eta parte hartu duten guztioi.


2010/04/27

Liburuaren eguna

Lehengo ostegun eta ostiralean, apirilaren 22 eta 23an, liburuaren egunaren aitzakian, ekintza ugari izan genituen 4. 5. eta 6. mailakoek, goiko ikastetxeko mediatekan.

Ostegunean, Juan Cruz Igerabide izan zen gure artean, eta Carmen Andersonek ipuin batzuk irakurri zizkigun ingelesez.

Ostiralean, berriz,
Diana Lindsay-k istorioak kontatu zituen ingelesez. Ondoren, 6. mailako ikasle batzuk Romeo eta Julieta antzeztu zuten, beste batzuk ipuinak eta poemak irakurri eta taldetxo batek euskal kanta zaharrak kantatu zituen.

Azkeneko txanpan

Guztiz murgilduta gaude hirugarren hiruhilabeteko prestakizunetan. Txikienak hasita daude, jadanik, jaialdia prestatzen; ez hain txikiak ere jarri dira martxan: musikak aukeratu, jantziak pentsatu, dantzaren koreografiak asmatzen hasi... Ez da lan makala!

Hasieran, irakasleentzat, horiek baitira guztiaren planifikazioa egin behar dutenak, urtero-urtero zerbait berria sortu nahian (horietako batzuk 40 urte inguru daramatzate koreografiak asmatzen). Eta ondoren ikasle eta familientzat, partaideek beharko dituzten jantziak eta bestelakoak lortzen, etxeko txikiek gozatu dezaten jaialdi egunean.

Gaztetxoek ere badute zeregina. Dagoeneko, musika aukeratu eta sortze lanean hasita baitaude eta laster jarriko dira dantzak entseatzen talde handian. Konturatzerako, sardina usaina goiko futbol zelaian!


2010/04/26

Kirol jaialdia eta hamaiketakoa

Urtero bezala, Jakingurako Kirol Batzordeak antolatuta, ospatu da Kirol jaialdia Jakintzako goiko ikastetxean. Atzo, apirilaren 25ean, izan zen. Eguraldiak lagunduta, eskolako benjaminek eta alebinek kirol topaketak izan zituzten goizeko 10:00etan hasita, eta ondoren, guraso eta ikasleentzako hamaiketakoa egin zen.

Giro ezin hobea izan genuen eta Jakintzan daukagun kirolarien maila berretsi zen.


2010/04/19

Aldizkaria martxan da

Urtero bezala, ikasturte bukaerako aldizkariak prestatzen hasiak daude 6. mailako ikasleak. Talde bakoitzak ale bana. Laster ikusiko dituzue argitaratuta. Bitartean, aurreko urtetako lanak publikatu gabe geratu zirenez, hemen doa, adibide gisara, 2006ko maiatzean idatzitako ale bat

2010/04/15

Webgune didaktikoak Haur Hezkuntzarentzat


Haur Hezkuntza

OrokorraPirritx eta Porrotx: katxiporreta.com
Txirri eta Mirri eta Txiribiton
Potxin Patxin pailazoak
Kiki Koko Moko
Poxpolo ta Mokolo
Korri, Salto ta Brinko
EuskaraTxikinet: ipuinak, jokoak, olerkiak 
Ipuinak entzun: etxegiroan.com
IngelesaPoisson rouge: era askotako jolasak 
Ingurune
MatematikaKontatu 123 
Poisson rouge: era askotako jolasak
MusikaPoisson rouge: era askotako jolasak
PlastikaPoisson rouge: era askotako jolasak

Psikomotizitatea
Saguaren erabilera
(Ikus: Gorputz Hezk. adin guztiak)

Joko didaktikoak etapaka

2010/04/14

Webgune didaktikoak 1. zikloarentzat


LH 1. zikloa

EuskaraIpuinak, jokoak, olerkiak
Gaztelera---
Ingelesa
InguruneaWikipedia entziklopedia orokorra
Sumendien erupzioak: irudiak youtuben
Donostiari buruz informazioa
Auzoka, Donostiako auzoak
MatematikaMatematika lantzeko jolasak
Matematikako ariketak prestatzeko webgunea
Musika---
Plastika---
Gorputz Hezkuntza(Ikus: Gorputz Hezk. adin guztiak)

Joko didaktikoak etapaka

2010/04/13

Webgune didaktikoak 2. zikloarentzat


LH 2. zikloa

EuskaraEuskal idazleen orria gazteentzat
Gaztelera---
IngelesaInteresting videos about Egypt
Middle ages information 
Seasons
InguruneaMapa interaktibo politiko eta fisikoak
Ingurumenaren hiztegi enziklopedikoa
Sumendien erupzioak: irudiak youtuben
Euskal Herria Wikipedian
Esperimentuak
MatematikaBiderketak eta batuketak lantzeko jokoak
Karta jokoa (15 eskoba)
Logika eta buru trebetasuna lantzeko jokoak                 
Musika---
PlastikaEsperimentuak
Gorputz Hezkuntza(Ikus: Gorputz Hezk. adin guztiak)

Joko didaktikoak etapaka

2010/04/12

Webgune didaktikoak 3. zikloarentzat


LH 3. zikloa

EuskaraHitzapasa (Pasapalabraren antzekoa,  hitzak lantzeko)
Gaztelera---
IngelesaInteresting videos about Egypt
Middle ages information
Eguzki Sistema ingelesez 
English exercices
Identifying animals that live in the zoo
Clothes 5.maila
InguruneaMapa interaktiboak (politiko eta fisikoak)
Unibertsoaren web orria euskaraz
San Fermin ikastolako ikasleek egindako natur weba
Sumendien erupzioak: irudiak youtuben
Unibertsoa eta zientzia. Zientzia.net
Webquest-a unibertsoari buruz
Euskal Herria Wikipedian
Esperimentuak
Denbora lerroak egiteko: Timetoast
MatematikaMarrazketa teknikoa: poligonoak
Karta jokoa (15 eskoba) 
Matemáticas primaria (gaztelaniaz)
Resolución de problemas en primaria (gaztelaniaz)
Angeluak neurtzeko eta sailkatzeko pdi-n
www.matematicasdivertidas.com
www.disfrutalasmatematicas.com
Musika---
PlastikaEsperimentuak
Gorputz HezkuntzaBoleibola ezagutzeko

Joko didaktikoak etapaka

2010/04/11

Webgune didaktikoak adin guztientzat


Adin guztientzat

OrokorraJolasak, informatika ikastaroak, tailerrak...
Baliabide didaktikoen zerrenda gazteleraz 
HH eta LHrentzako aplikazio didaktikoak
Hik hasi 
Baliabide asko gazteleraz
LHrentzako webgune interesgarrien bilduma (ikasguay)
Hezkuntzako materialak Edebé
Euskara                 Olentzero
Eitb-k egindako Olentzeroren webgunea
Ipuinak entzun: etxegiroan.com
GazteleraGaztelania lantzeko ariketak Edebé
IngelesaMemori jokua. Erreza
Interactive whiteboard activities 
Smart Board Galleries
InguruneaIngurumenari buruz, EuskoJaurlaritzaren webgunea   
MatematikaMatematikako ariketen sorgailua
MusikaEuskal musikari buruzko youtube kanala
Plastika---
Gorputz HezkuntzaDonostia Kirola
Aisialdia Urtxintxa
Bertiz abentura
Jolas kooperatiboak Kometa
IKTIKTri buruz laguntza 
Pantailak kapturatzeko programa

Joko didaktikoak etapaka

2010/04/10

Joko-jolasak ikasleentzat

Noizean behin ikasleak gustura aritzen dira ordenadorean jolasean, baina zailena izaten da jolas egokiak aukeratzea; hemen daukagu zerrendatxo bat adinaren arabera sailkatuta eta joko bakoitzaren azalpen labur batekin

txikientzat
nagusiagoentzat